Bideoa

Fraude en la consulta sobre el PaP en Zizurkil

24 Eka

Un grupo de zizurkildarras a favor del puerta a puerta ha demostrado mediante esta video el fraude del voto delegado, instrumento que utilizan las plataformas contra el PaP para multiplicar votos de forma totalmente incontrolada e ilegal. Una persona, que ni tan siquiera está empadronada en Zizurkil, ha votado en nombre de un zizurkildarra sin que este lo supiera, utilizando los datos de este, obtenidos en una transacción comercial, con un nº de DNI erróneo, sin conocer tan siquiera su segundo apellido y sin ningún documento acreditativo de esa persona que supuestamente le delegaba su voto.

Atez atekoaren aldeko zizurkildar talde batek argi frogatu du bideo honen bidez boto delegatuaren iruzurra, atez atekoaren aurkako plataformek boto hori erabiltzen dute emaitzak inongo kontrolik gabe biderkatzeko. Zizurkilen erroldatuta ez dagoen pertsona bat gai izan da zizurkildar baten izenean botoa emateko, honek asmoaren berri izan gabe, salerosketa batean eskuratutako datuak erabiliz, zuzena ez duen DNI baten bidez, bigarren abizena jakin gabe eta haren dokumenturik erakutsi beharrik gabe.

Advertisements
Bideoa

Bideoa: Irregulartasunak atez atekoaren kontrako plataformak deitutako herri galdeketan

24 Eka

http://www.naiz.info/eu/mediateca/video/irregulartasunak-atez-atekoaren-kontrako-plataformak-deitutako-herri-galdeketan

Emakume bat ustezko bere gizonaren bozka dena modu irregularrean ematen ageri da, EAJ-Ko alkate ohi izandako Mari Angeles Lazkanoren laguntza duelarik.

Irudia

EMAN AUKERA ATEZ ATEKOARI!!

24 maiatza

Aukera bat birziklapenari Amasa-Villabonan

20 maiatza

change

Manifestu honekin bat egiten dugunok, garapen jasangarria egunerokoan praktikatu nahi dugu. Orain arte gure eskuetan zegoen hura egiten saiatu gara, ahal genuen guztia birziklatuz. Egungo ereduak, ordea, bistan denez ez ditu birziklatzeari dagokionean behar bezalako emaitzak eskaintzen; Amasa Villabona Zero Zabor herria izatearen helburua, herri osoaren nahia dela sinetsita gaude. Zentzu honetan, Amasa-Villabonako Udalak egin duen ekarpena oso kontuan hartzekoa dela deritzogu. Are gehiago Amasa-Villabonako Udalak egin duen proposamenaren argitasuna azpimarratu nahiko genuke: %80 birziklatzea (egun %27a birzklatzen dugunean).

Egungo garapena jasangaitza izatetik jasangarri izatera bidean (munduak eta gure ama lurrak dituen errekurtsoak mugarik gabe baliatuta akabatu egingo dugulako de facto), herri mugimendu zein instituzioen ekimen ausartak ezinbestekoak dira. Zentzu horretan, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea besterik ez dago. Honela, garatzen diren ekimen orok gure onespena izango du. Baina ezin dugu ahantzi herritar arduratsu moduan, norbanako bakoitzari dagokigun egitekoa. Eta hondakinen kasuan nabarmena da, guk sortzen baititugu. Beraz norbanakook zein jendarteak orokorrean badugu zer esana.

Eztabaida aberatsa da eta zentzu horretan, azkenaldian gure herrian modu ordenatu eta zintzoan garatu diren azalpenerako marko anitzetan, bide hau marraztu zaigu. Zentzu honetan lerroon bidez, manifestu hau izenpetzen dut/dugu Amasa-Villabonako Udal Gobernuak, garapen jasangarria eta etorkizuneko Amasa Villabona eraikitze bidean egin dituen urratsak ausartak iruditzen zaizkigulakoan.

Aurkakotasunak aurkakotasun, Amasa Villabonako Udal Gobernua, bere alkate eta arduradun den Galder Azkue jauna buru, herritar denen kezka eta zalantzak argitzeko modua bilatu du, soseguz eta argitasunez egin da gainera. Eta hori parte hartzeko aukerak eskaintzea da. Eta horregatik oso eskertuak gaude, Galderri eta bere lan talde osoari.

Zentzu honetan manifestu honekin bat egiten dugunok ekainaren 7an, 19:00etan Eliz Ondoko zabalgunean agerraldi publiko bat egingo dugu aipatu  BERRERABILI, MURRIZTU eta BIRZIKLATU. AURRERA lemapean.

Amasa-Villabonan, 2013 maiatzaren 13an.

SINATZEKO BAT EGINTEN DUZULA;

http://www.change.org/es/peticiones/aukera-bat-birziklapenari-amasa-villabonan

Amasa Villabonan da MUNDUMOB ekimena

13 maiatza

MunduMob_irudia
Mundumob, Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Herritarrak printzipio nagusi baten inguruan biltzea da Mundumoben helburua: “Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko bete beharra”. Iraunkortasunaren aldarrikapena da azken finean egingo duguna. Ideia hori lelo nagusian laburtu dugu: “Eman hartu nahi duzun mundua.”

Mezuaren bektore nagusia herritarrek gorpuztuko duten kantu koreografiatu bat izango da. Horrekin batera, eskutik eskura ibiliko dugun mundu bolak lagunduko digu ekimenean emango dugun mezua zabaltzen.

Orain arte egin ditugun ekimenetan bezala, aldarrikatzen dugun baikortasuna eta konpromisoa egongo dira ekimenaren muinean. Aldarrikatzen dugun etorkizun hobeago horren isla izango da ekimena, giro alai, partehartzaile eta ludikoan burutuko duguna.

Ibilbideari dagokionez, maiatzaren 4ean hasiko da Gipuzkoako herririk handienean, Orendainen. Ondo esan dugu bai. Handitasuna ez da bakarrik m2-tan edota biztanle kopuruaren arabera neurtzen. Guk, handitasuna, herritarren bihotzetan eta konpromisoan neurtzen dugu, eta horretan ez daukagu zalantzarik orendaindarrak eredu direla Gipuzkoan eta Euskal Herrian. Lehenengo Zero Zabor herria dugu. Hondakin organiko guztia herrian tratatzen dute ongarri bihurtuz. Ez dute beste herrietara organiko tona bakar bat usteltzera bidaltzen. Mundumoben hasiera Orendainen eginez, guzti horren aitortza egin nahi dugu.

Bukaera ere Gipuzkoako herririk handienean egingo dugu jartzeko gure ekarpena egingo diogu amaiera han emanda. Donostiakoa herrialde mailako ekitaldia izango da.

Koreografiak entseatzeko:

-Amasa-Villabonan maiatzaren 17an, 19:00etan eliz ondoko parkean

Mundumob ekimena Amasa-Villabonan:

-Maiatzaren 19an, 13:30etan eliz ondoko parkean. Dantza eta giro ona, mundu egokiago bat aldarrikatzeko.

Informazio osagarria:  http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekimenak/mundu-mob/

“Gipuzkoa: errausketatik zero zaborrerantz” hitzaldia

8 maiatza

Gonbidapena_Petxarroman

Iñaki Petxarroman Berriako kazetaria izango da gaur, hilak 8, Mintzolan hizlari. Duela gutxi argitaratu zuen “Su haietatik ke hauek” liburua izango du hizketa-gai. Bertan, Zero Zabor politika eta errausketa kontrajartzen dira. Hitzaldia Subijana etxean izango da arratsaldeko 19:30ean.

Tolosaldea txukun

24 Api
Nekane Arsuaga, Jose Inazio Imaz, Iraitz Peñagarikano, Mikel Ugarte
Tolosaldea Zero Zabor
 2013/04/23
 
 
Tolosaldea Txukun taldeak «informazio bilera» egin zuen Anoetan, “Atez Atekorik ez» lelopean (azpi-leloa «Modu egokian birziklatzearen alde, 5. edukiontziaren alde» izan zen), eta bertan izan ginen. Penagarria eta tamalgarria izan zen bertan entzundakoa eta bizitakoa. Patxi Amantegi hizlariak, jendearen instintu baxuenak (beldurra, haserrea) xaxatu zituen, egiak balira bezala aurkeztutako ideia tranpatien bidez. Eztabaida honen muinean ekologia eta osasuna daude gure ustez, baina nonbait Tolosaldea Txukun antolatu dutenen interesak beste batzuk dira, bestela ezin baitaiteke ulertu bilera horren helburua.

Hizlariak eskualdeko hainbat herritan proposatu den hondakin bilketa sistemaren aldaketa kritikatzeko erabiltzen duen ildoetako bat gaikako bilketari buruzko datuen gerra da. Bere ustez, 5. edukiontziarekin ere %70 jaso daiteke ondo eginez gero. Hipotesia frogatzeko hiruko erregela matematiko bat erabiltzen du gainera: hondakinak hiru taldetan banatzen ditu (%40 momentu honetan gaika sailka genezakeena, %40 organikoa eta %20 errefusa); dagoeneko hondakin kopuru absolututik %30 ondo biltzen ari bagara, organikoaren bilketan ere portzentaje berdina lor daiteke bere ustez, atez atekoaren gaikako bilketa maila berdineraino iritsiaz.
Publikotik berehala gogorarazi zioten, urteak daramatzala 5. edukiontziak Gipuzkoako hainbat herri eta auzotan, eta emaitzak ez direla %40ra iristen (hizlariak onartu egin behar izan zuen datua noski, frogatua eta publikoa baita).

Kritikarako bigarren argumentua inposizioarena izan zen. Gure ustez, puntu honetan ohartu behar dugu jokoan dagoena oinarrizko eskubide bat dela: ingurune osasungarri batean bizitzearen eskubidea. Inork ez dauka eskubiderik beste inor zabortegi kutsakor baten ondoan ala errauste-planta baten ondoan bizitzera behartzeko, jakinik ekidin daitekeela (Gipuzkoako planak jasotzen du nola). Erabaki beharreko aukerek hori bermatu behar dute.

Bestetik, erabakia hartu behar duen subjektuari buruz ere hitz egin beharko litzateke: A herriak ez dauka eskubiderik B herrira ze zabor eramango duen erabakitzeko, hori erabakitzekotan B herriak erabaki behar du. A herrian galdera egitea proposatzen duenak esaten ari da B herrian zaborra derrigorrez jaso beharko dutela, eta horrek bi mailatako herritarrak egotea bultzatzen du. Herri batek ezin du erabaki bere zaborrak aldameneko beste batera eramatea han erretzeko. Anoeta eta Irurako herritarrok ezin diegu inposatu Zubietakoei gure zaborrak han erretzea. Hori ez da inondik ere demokratikoa eta gutxiago justua.

XXI. mendeko Euskal Herrian ez luke egon behar kutsatzeko eskubiderik, alternatibak ezagunak direnean eta frogatuta daudenean. Mendian zaborra botatzeko eskubiderik ez daukagun bezala. Gaika ahalik eta gehien biltzea betebehar bat da herritar guztiontzat.

Tolosaldea Txukunek eskualdeari sinetsarazi nahi dio libreak garela gai honetan nahi duguna aukeratzeko. Baina ez da horrela. Bi aukerak honakoak dira: (a) Auzo-konposta eta atez ateko bilketa sistema, edo (b) 5. edukiontzia eta makro-errauskailu bat Tolosaldetik 20 kilometrora. Nahiz eta Patxi Amantegik hitzaldian makro-errauskailuaren arazoa modu erraz batean konpontzen duen: «hori beste arazo bat da, eta ez gara etorri hona horri buruz hitz egitera». Gure ustez, ordea, eztabaida horretan zaborren arazoa bere osotasunean ikustea ezinbestekoa da, bai bilketa eta bai tratamendua, eta banatu ezin diren arloak dira, arazoaren osotasuna hartu behar da kontuan.

Eta jendeari esan behar zaio 5. edukiontziarekin berdin-berdin banatu beharko lukeela organikoa (Patxi: zergatik erabiltzen duzu orduan etxean kubo gehiegi eduki behar diren argumentua sistema berrien aurka?), eta ordutegiak eta kontrolak ere berdin-berdin egon beharko liratekeela. Hizlariak berak onartu zuen hori, nahiz eta ez jakin erantzuten 5. edukiontziarekin nola kontrolatuko lukeen nork banatzen dituen hondakinak eta nork ez.

Hondakinak biltzeko sistema berriaren aurkako hirugarren argumentua ekonomikoa da. Oso garestia omen da. Herrietan 12.000 euro gastatzen ari omen dira kuboetan. Patxi Amantegi jauna: (1) Zenbat kostatuko litzaioke Gipuzkoako herri bakoitzari Zubietako makro-errauskailua? Kostu totala behintzat badakigu, milioika euro. (2) Zergatik ez duzu esaten zenbat aurreztuko duen herri bakoitzak zaborrak errauskailuetara eta zabortegietara eramatea ekidinda? Usurbilgo Udalak 150.000 euro aurreztu ditu hondakinen bilketa eta kudeaketan 2012. urtean. (3) Sistema berri hauek lanpostuak sortzen dituztela onartu zenuen, eta hori ere zalantzan jartzen saiatu zinen (bilketa sistema mekanizatutik eskuzkora pasatzea atzerapausoa dela, ea nork egin nahiko duen lan hau krisia pasatzen denean…). Nola da hori posible? (4) Zenbat balio du aire garbia arnasteak?
Bilera horretan behintzat, hizlariak ez zuen hitz egin nahi izan estetika edo erosotasunari buruz, gai subjektiboak omen direlako. Baina bilera deitzeko erabili zuten kartelean, basura-poltsaz betetako posteen argazkiak jarri zituzten, jakinik Anoetan eta Iruran kuboetan bilduko dela. Gure ustez, fede txarrarekin jendea manipulatzea da hori, informatu beharrean.

Eta gure ustez, salagarriak dira bileran esandako beste batzuk ere. Adibidez, hizlariak modu ironikoan bota zuen Spora enpresa katalana Hernanin ezarri dela eta «oso ondo doakiola» (haien lana desprestigiatu nahian); publikotik norbaitek «¡a esos habría que fusilarlos a todos!» esan zuen, eta Amantegi jaunak bilera publiko batean horrelakoak moztu beharrean, «no, que son muchos» erantzun zion. Edo nola saiatzen den balio kentzen galdera «zailak» egiten dituztenei: «zuk jaisten al duzu basura? Ez dut uste…». Edo nola saiatzen den garrantzia kentzen Legorretan eta Lezon gertatutakoei: «bi poste bakarrik hautsi dira…» (publikotik gogorarazi zioten beste batzuk Auzitegi Nazionalera bidaltzen dituztela sabotaje ekintzengatik). Edo okerrena, bilera amaieran botatako beste bat: «berdintsu izango litzateke organikoa komunetik botatzea, Adunako kolektorean jasoko bailitzateke» (?).

Gure ustez planteamendu okerra bada ere, iritzi guztiak errespetagarriak dira, eta zilegi da atez atekoaren kontra egotea, baina birziklatzearen alde dagoela dioenak, zabor poltsa lurrean uzteko edota organikoa ibaira botatzeko esatea oso larria da, Tolosaldea Txukun-eko bozeramailearen ardura-falta handia erakusten baitu.

Gogoratu talde ekologista nagusiek (Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace) auzo-konposta eta atez ateko bilketa-sistemaren aldeko apustua egin dutela, eta Europar Batasunak Gipuzkoako hainbat herri hartzen ari garen bidea eredugarritzat jo duela.

Diferentziak diferentzia, ahalik eta hondakin gutxien sortu eta ahalik eta gehien birziklatzearen alde gauden guztiok ahalegina egin behar dugu helburuak bermatuz guztiontzat balekoak izango diren sistemak adosteko. Horretarako liskar giroa baztertu  eta jarrera eraikitzailea eta elkarri entzutea beharrezkoa da. Zergatik ez saiatu?

Mundumob ekimeneko lehen aurre-entseguak egin dira Ibarran eta Bergaran

22 Api

Koreografia eta kanta bera ez dira behin betikoak oraindik, baina froga batzuk egiteko erabili dira. Erantzun ona egon da bi herrietan, ekimenak eman dezakeenaren adierazle.

Mundumob entsegua Bergara 130420 (3)

 

https://picasaweb.google.com/110084351591206174478/Mundumob

 

Aste honetan behin betiko bertsioak finkatuko dira eta herrietan entseguak antolatzen hasiko gara. Mundumob inguruan antolatzen eta egiten direnen jarraipena egin ahal izateko aukera emango dugu gure webgune honetan abian jarriko dugun atal batetik. Animatu eta parte-hartu!

Bideoa

Atez atekoa martxan jarriko den herrietan gizarteratze prozesuaren “oso balantze positiboa” egin dute

15 Api

Tolosaldeko eta Litzaldeko Hitza 2013/04/15

Hilabete bada jada, Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Alegia eta Zizurkilek bilketa eredu eraginkorrago baten aldeko apustua publikoki egin zutenetik. Herritarrei zuzendutako informazio bilerak burutu dira bost herri horietan, eta Tolosaldeko Zabor Mankomunitateak bileretan izandako herritarren parte hartzeaz “oso balantze positiboa” egin du, “herritarrek informatzeko nahia eta hondakinen gaiarekiko ardura erakutsi baitute”. Gizarteratze prozesuaren garrantzia nabarmen du mankomunitateak: “Herritarrentzat ari gara lanean, herritarrekin egotea ezinbesteko ikusi da erabaki honetan”.

Gizarteratze prozesu horretan, atez ateko bilketa eredua aukeratzearen arrazoiak azaldu dira. Besteak beste, “ingurumenean duen garrantzia, etorkizuneam zabortegiek orain arteko sistemekin jarraituz gero izango luketen eragina, egun udalentzat defizitarioa den eredu honekin jarraitzeak suposatzen duena, baita hondakinak ongi sailkatu ezkero ekarriko lukeen onura bai ekonomiko eta baita ingurumenekoa ere”, azaldu dira. Arrazoien ondoren, atez ateko bilketa ereduaren azalpenak eman dira, eta amaitzeko, herritarren txanda izan da, euren kezka eta zalantzak argitzeko.

Eredu berriak funtzionatzeko “herritarren parte hartzea eta inplikazioa behar dira eta hori ere argi ikusi da informazio bilera hauetan ere”, azaldu dute mankomunitatetik. “Herritarrak birziklatzera bultzatzen ditu sistema honek, eta bileretan herritarrekin ondorioztatu den bezala, guztiok nahi dugu gehiago birziklatzea”.

“Herritarrek eredu berriarekin euren kezka eta zalantzak argitzeko” balio izan dutela bilerek esan dute. Aspektu tekniko eta ekonomikoen azalpenak eman direla, eta herritarrek zein aldaketa suposatuko dien ere ikusi ahal izan dutela gaineratu dute. “Oro har, herritarren partetik bilketa eredu berriarekiko ardura eta konpromisoa azpimarratzen dira. Alde eta aurkako ideiak egon badaude, baina herritarrak egungo egoerak suposatzen duen erronkari eutsi nahi diote, egungo eredua aldatu beharra baitago”.

Herritarrek eduki dezaketen “informazio faltagatik”, atez ateko ereduaren inguruan herriz herri “hainbat kezka errepikatu direnez”, mankomunitatetik eta udaletatik azpimarratu dute, alde batetik, “ez dela multarik jarriko sailkapena gaizki egiten bada eta ondo egin ahal izateko bitarteko guztiak jarriko direla”. Bestetik, “arlo ekonomikoak ere kezkak sortzen ditu; esan behar da, atez ateko sistema merkeena delako jarri nahi dela”. Egun udalek hondakinen inguruan duten zama ekonomikoa murrizteko, “bere bilketa emaitza onengatik, ezagutzen den sistemarik eraginkorrena eta sostengarriena delako aukeratu da atez ateko bilketa eredua”, azaldu dute.

Bileretan oro har “herritarrek gustura egon direla eta emandako informazioarekin asetu direla esan dute”, mankomunitatetik azaldu dutenez. “Informazio guztia mahai gainean jartzearekin, herritarrek zituzten kezkak uxatu dira. Saioek aurrera egin ahala giroa baretzen joan dela ikusi izan da bileretan eta herritarren kezka eta ardurek erantzuna izan dute beti eta hori herritarrek oso ondo baloratu dute”. Beraz, “herritarrek bileren balorazio positiboa egiten duten moduan, udalek eta mankomunitateak ere hala egiten dute”, gaineratu dute.

Behin gizarteratze prozesua amaituta, bilera horietara joaterik izan ez dutenentzat eta informazio gehiago nahi dutenentzat informazio bulegoak ireki dira herritarrentzat. Bertan, herrien azterketak egiten aritu diren taldeko hezitzaileak egongo dira, beharrezko azalpenak emateko.

Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, atez ate, gizartea, gizarteratze prozesua, Hondakinak, irura, Tolosaldeko Zabor Mankomunitatea, zizurkil

Bideoa

Badator MunduMOB! Hasi prestatzen! Aurki informazio gehiago

15 Api

Eskubideak bete behar direlako!

Eman hartu nahi duzun mundua…