Atez Atekoaren eta edukiontzien koste konparaketa

13 Urt

Gure web orriko menu nagusian dagoen ATEZ ATE atalaren ATEZ ATEKOAREN KOSTEAK azpiatalean, Xabier Olanok Usurbilgo kontuhartzailea zenean egindako konparatiba gehitu dugu. Aurretik, Xabier Olanok berak Hernanin gai honi buruz emandako hitzaldian erabili zuen aurkezpena genuen eskegita, baina irakurle baten iradokizun baten ondorioz, datuok taula batean laburtuta jartzea komeni zela iruditu zaigu.

Herri bakoitzak bere bideragarritasun plan propioa egin behar duela garbi utzita, eta bere ezaugarriek eta Atez Atekoan jarriko diren , ordutegi, egutegi eta beste hainbat faktorek eraginda azken kostea gehitu ala txikitu daitekeela garbi utzita ondorengoa esan daiteke:

  • 5 edukiontziko bilketa sistema hiruretatik garestiena da nabarmen.
  • 4 edukiontzi bidezkoa eta atez atekoa hor nonbait dabiltza kosteei dagokienez.
  • Aurreko puntuetan kostea osotara zenbat den hartu dugu kontuan. Baina koste hori nola banatzen den kontuan hartzen badugu, atez atekoan lanpostu eta soldatatan gastatzen dela ikusten dugu, enpleguan. Edukiontzien sistemetan berriz tratamendutan.
  • Emaitzak kontuan hartuko bagenitu alderaketaren emaitzak atez atekoaren alde egingo luke nabarmen. Atez atekoarekin %80-%90 gaika bildu daitekeela kontuan hartzen badugu eta edukiontziekin %25-%35 gehienera. Zenbat balio du gure osasunak? Zenbat ingurumen osasuntsuan bizitzeak?
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: