AMASA VILLABONA ZERO ZABOR TALDEAREN AURKEZPENA

27 Urt

Amasa Villabona Zero Zabor

Amasa Villabona Zero Zabor hondakinen arazoari aurre egiteko sortutako eragilea da. Amasa Villabonan eta Gipuzkoan hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman eta konponbidea gauza dadin eragitea da gure helburua, hau da, Gipuzkoa Zero Zabor lurralde  izenda dadin eta Zero Zabor programa bat aplika dadin lortzea.

Aurkezpeneko prentsa-oharra:

Mila esker gaurkoan guregana hurbildu zareten guztioi. Prentsaurreko hau, Amasa Villabonan talde berri baten sorreraren berri emateko izan da antolatua: Amasa Villabona Zero Zabor. Egun, hondakinekin dugun arazo larriari aurre egin nahi diogun lan talde bat gara, gaur egungo hondakinen kudeaketa sistemarekin bat ez datorrena eta irtenbide alternatibo bat aurkitu nahi duena.

Esan dezakegu, gaur egun hondakinen inguruan bizi dugun egoera kritikoa dela. Eta kritikoa da ez herri mailan bakarrik, baita eskualde edota mundu mailan ere. Gaur egungo kudeaketa okerrak jasangarritasun bidean joan ordez aurkako noranzkoan garamatza arazoa are eta gehiago larriagotuz.

Gure helburua arazo honi irtenbide bat ematea da, billabonatar guztiak inplikatuz, Herritarrei arazoa zertan datzan jakinaraziz herri mailan gai honen inguruan eztabaida sustatuz.  Gu gara arazo hau sortu dugunak, eta guk aurkitu behar ditugu dagozkion irtenbideak!

Eta helburu hau lortu ahal izateko gure proposamena Zero Zabor programa da: Programa honen xedea Gure eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor bihurtzen ez uztean datza. Erabilitako produktuak ustiatu ondoren irtenbidea eman behar zaie, zaborrik ez sortzera heldu gaitezkeen arte, eta horretarako hiru ildo jarrai ditzakegu: murriztea: hondakinik onena sortzen ez dena baita; berrerabilpena: produktuaren bizitza luzatzea ahalbidetzen baita hondakinak sortzeari utziz; eta birziklapena: sortu ditugun hondakinek jasotzen duten tratamendua zabor bihur ez daitezen.

Natur baliabideak ustiatu eta gutxitu diren bitartean, material horiek berreskuratzen uzten ez digun sistema lineala alde batera utzi eta diseinu egoki baten bitartez, sistema zirkularrera pasatzea da guk proposatu duguna. Honek, material berreskuragarriak erabiltzeaz gain, berreskuratzeko bilketa sistema egokia bermatzea baitakar.

Badakigu zaila egiten zaigula gure ohiturak aldatzea, baina sortu dugun egoera honi aurre egiteko, arazoaren inguruan kontzientziazioa eta inplikazioa beharrezkoak dira. Arazoari errotik heldu behar baitzaio. Guk aurrera atera nahi dugun proiektu hau herriari laguntzeko da. Hau, Herritarrei gaiaren inguruan informazioa zabalduz eta herriari zein herritarrei aldaketaren aurrean parte hartzeko eskakizunarekin gauzatu nahi dugu.

Horregatik, interesa duen pertsona oro gonbidatzen dugu gurekin kontaktuan jartzera ekimen honek jende gehiagorengana iristeko bultzada izan dezan. Eskerrik asko etortzeagatik eta hurrenarte!

Advertisements

Erantzun bat to “AMASA VILLABONA ZERO ZABOR TALDEAREN AURKEZPENA”

Trackbacks/Pingbacks

  1. » Auzitegi Gorenak ere errauskailua kolokan jarri duela dio Usurbilgo Udalak (Urriko albiste guztiak) Zubieta – SOS - urtarrila 31, 2012

    […] (GZZ) [ikusi hemen Ingurugiro etxean egingo den hitzaldi sail aberatsaren egitaraua],  “Amasa-Villabona Zero Zabor taldea aurkeztu da” (Amasa-Villabona Zero […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: