Egia al da Gipuzkoan birziklagarriak ez diren hondakinak bakarrik erretzeko asmoa daukatela?

28 maiatza

Europako Parlamentuak onartutako ebazpenak, bilutsik utzi ditu hemen Gipuzkoan errauste planta eraikitzeko bereak eta bost egiten ari direnak. Azkar atera dira prentsaren aurrera ondorengoa esanez: Europako Parlamentuko erabakiak Gipuzkoako errauste planta babesten duela, bakarrik birziklagarria dena erretzea  galeraziko baitu.

Noticias de Gipuzkoa: PNV, PSE y PP defienden frente a Bildu que Europa respalda la construcción de la incineradora. alegan que el informe solo prohíbe quemar la materia reciclable

Baina, egia al da hori? Egia al da bakarik birziklagarria ez dena errausteko asmoa dutela? Zer diote bultzatzaileek beraiek aurkeztu izan dituzten txosten teknikoek?

Hona industriatik eramango liratekeen hondakinak (Begiratu paper eta ontzi arinen portzentaiak!!!!):

Hona etxeetatik eramango liratekeen hondakinak (Begiratu materia organikoa, papera, ontzi arinen eta ohialenportzentaiak!!!!):GEZURRETAN ARI DIRA!!! Erre nahi duten gehiena birziklagarria da!!! Baina zergatik?

Botere kalirofiko handiena daukaten materialak birziklagarriak direlako. Hau da, energia gehien sortzuko luketeenak birziklagarriak direlako.

Errausketa eta balorizazio energetikoa gauza bera al dira?

EZ!!!

Europako zuzentarauen arabera, errausketa balorizazio energetikoa kontsideratua izan dadin, efizientzi formula baten arabera %65eko efizientzia eman behar du gutxienez. Hau da, sinpleki azalduta, errausteko erabili behar den energiaren eta errausketatik sortzen den energiaren arteko erlazioak %65ekoa izan behar duela formula horren arabera.

%65 hori gainditzen ez bada ez da balorizazio energetiko  (4. maila) bezala hartu eta hondakinak kudeatzeko hierarkian 5. mailan dagoen isurketaren pare hartzen da:

1. Prebentzioa

2. Berrerabilpena

3. Birziklapena ala balorizazio materiala

4. Balorizazio energetikoa (%65eko efizientzia gutxienez)

5. Isurketa

Esan beharra dago, aurreko koadroetan jartzen duena erraustuta, Gipuzkoan efizientzia formula %65 horren muga-mugan dagoela. Zati birziklagarriak kenduta, botere kalorifikoa daukatenak kenduta alegia, ez luke inolaz ere balorizazio energetiko izaerarik edukiko.

Errealitatea kontra daukatenez, iritzi publikoa nahastea besterik ez zaie geratzen.

Geroz eta gehiago dira errauste planta ez eraikitzeko argudioak. Ezagunak diren osasuna eta ingurumenarekikoez gain, ekonomikoak eta legalak geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira. Zuzentzea jakintsuen dohaina omen da. Harrokeriz jakituriz baino jantziagoa dago hemen zenbait politikari. Zerbitzu eskasa eman ahal zaio horrea herriari.

GZZtik herritarrei erne eta informatuta egoteko dei egiten dizuegu. Batzuk edozein gauza esan eta egiteko gai dira beraien kuttuna den errauste planta eraikitzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: