Atez atekoa jartzera doazen herrietako biztanleen agerraldia larunbatean Villabonan 11:30etan udaletxe aurreko plazan

15 Ots

Gu ere arduratsu

Gure herriek, Gipuzkoan hondakinen kudeaketa txarraren ondorioz jasaten dugun arazoari aurre egiteko konpromezua hartu dute. Asko dira, errauste planta eraiki nahi dutenek bilketa eraginkorraren aurka zabaldu dituzten zurrumurru eta gezurrak. Gure herkideen artean beldurra zabaldu nahi izan dute kontrako jarrera azal dezagun.

Asko gara arduraz jokatu eta arazoa konpondu behar dela uste dugun herritarrak. Guk zaborra sortzen dugun neurrian arazoaren parte gara, eta arazoaren parte garen neurrian arazoaren irtenbidearen parte izatea dagokigu. Badakigu hori posible dela. Hainbat tokitan frogatu dute gaur egungo egoera irauli daitekeela ohitura aldaketa xinple batzuekin.

GZZk atez atekoa jartze bidean dugun herrietako biztanleentzat agerraldi bat antolatu du otsailaren 16an Villabonan. Han izango dugu herritarrek arazoaren konponbidearen parte izan nahi dugula aldarrikatzeko aukera.

Ohar honen bidez atez atekoa Lezo, Astigarraga, Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Oñati, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura eta Zizurkilgo biztanleei dei egiten dizuegu otsailaren 16an 11:30etan Villabonako udaletxe aurreko plazan egingo den agerraldira joateko. Gipuzkoa zero zabor lurralde izan daiteke. Zergatik ez saiatu?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: