Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako eredua jokabide on bezala aztertuko dute Europako Parlamentuan

15 Ots

(Abajo en castellano)

(Foru aldundiaren bulego digitaletik hartua)Image

Iñaki Errazkin Ingurumeneko diputatuak Bruselan hitz egingo du martxoaren 7an

Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako eredua jokabide on bezala aztertuko dute Europako Parlamentuan. Hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren alorreko jokabide onak aztertzeko mintegia egingo dute Bruselan martxoaren 7an, Janez Potocnik Europako Batasuneko Ingurumeneko komisarioak bertan parte hartuko du, eta Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu dute, gure herrialdean izandako esperientziaren berri eman dezan. Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Europako Parlamentuan ariko da, beraz.

Martxoaren 7ko mintegian, tokiko hiru esperientziaren berri izango dute Europako legebiltzarkideek: Italiako Cappanori udalerriarena, Flandriakoa eta Gipuzkoakoa. Cappanori aitzindaria da zero zabor norabidea eta atez ateko bilketa sistema ezartzen; bertako alkatea ariko da Bruselan. Flandriak, bestalde, % 75 inguruko birziklatze tasa du. Ez hori bakarrik: biztanleko sortutako hondakinak % 70 jaistea lortu du. Flandriako Ingurumen Agentzia Publikoaren ordezkaritza batek hitz egingo du Europako Parlamentuan. Esan bezala, hirugarren esperientzia Gipuzkoakoa izango da.

Gipuzkoak hiru gai nagusi jarriko ditu mahai gainean Bruselan: lehenik, Foru Aldundiaren estrategia, errauskailua eta zabortegi kutsakorrak alde batera uzten dituena; bigarrenik hainbat herrik atez ateko bilketa sistemaren bidez lortu dituzten birziklapen maila altuak eta azkenik, zero zabor herri bihurtzeko zenbait udalerri egiten ari diren bidea. Esperientziaren berri emateaz gain, Gipuzkoako ordezkaritzak bitariko bilerak egingo ditu ondoren.

Honako hau ez da Gipuzkoako hondakin ereduaz Europan hitz egiten den lehen aldia. Gogoan izan iazko irailean Iñaki Errazkin diputatuak, Ainhoa Iraola Ingurumeneko zuzendariak eta Juan Carlos Alduntzin kabineteburuak bilera egin zutela Janez Potocnikekin eta haren bulegoko bi kiderekin, eta hiru ordezkariok oso interesgarritzat jo zutela Gipuzkoan egiten ari den bidea.

Errazkinek adierazi duenez, “argi dago hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako esperientzia eredugarri ikusten dutela Europan. Gipuzkoako Foru Aldundia eta gure herrialdeko gero eta sektore zabalago bat egiten ari garen apustua zuzena da, arduratsua, eta bat egiten du erabat Europak ezarritako helburuekin, irizpideekin eta lehentasunekin”. Horregatik, Ingurumeneko diputatuak arrazionaltasunerako eta adostasunerako deia egin du: “Europan eredugarri denak ezin du hemen liskar iturri izan. Europan eredugarri dena ezin da hemen lehia politikorako tresna izan. Arduraz joka dezagun denok: erakundeok, alderdi politikoek, komunikabideek eta jendartearen eragileek. Begira diezaiogun Europari eta ondorioak atera ditzagun”.

El Parlamento Europeo analizará como buena práctica el modelo de gestión de residuos de Gipuzkoa

El diputado de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio Iñaki Errazkin comparecerá en Bruselas el próximo 7 de marzo

El Parlamento Europeo analizará como buena práctica el modelo de gestión de residuos de Gipuzkoa. Será, concretamente, en un seminario sobre buenas prácticas en esta materia que se realizará el 7 de marzo, en el que participará el comisario de Medio Ambiente de la Unión Europea Janez Potočnik y al que ha sido invitada la Diputación Foral de Gipuzkoa, para que presente las experiencias de nuestro territorio en dicha gestión.  El diputado de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio Iñaki Errazkin será el encargado de realizar dicha presentación.

En dicho seminario, los parlamentarios europeos tendrán la ocasión de conocer tres experiencias locales: el de la municipalidad de Cappanori, el de Flandes y el de Gipuzkoa. Cappanori es pionera en la implantación de la filosofía Basura Cero y del sistema de recogida puerta a puerta; la presentación de la experiencia correrá a cargo del alcalde del municipio. Flandes, por su parte, tiene una tasa de reciclaje del 75 %. No solo eso: ha conseguido reducir en un 70 % la generación de residuos por habitante. Hablará ante el Parlamento Europeo una representación de la Agencia Pública del Medio Ambiente de Flandes. Como ya hemos señalado, el tercer modelo será el de Gipuzkoa.

Gipuzkoa planteará tres asuntos principales en este seminario: en primer lugar, la estrategia de la Diputación Foral, que evita la incineración y los vertederos contaminantes; en segundo lugar, las altas tasas de reciclaje conseguidas en diversos municipios del territorio gracias al sistema de recogida puerta a puerta; y, por último, la trayectoria realizada por diversas localidades para convertirse en municipios Basura Cero. Tras la presentación de la experiencia, la representación del territorio realizará diversos encuentros bilaterales.

No es la primera vez que se vaya a hablar en Europa del modelo de gestión de residuos de Gipuzkoa. Como recordarán, el pasado mes de septiembre Iñaki Errakin, diputado de Medio Ambiente y Organización del Territorio, Ainhoa Iraola, directora de Medio Ambiente, y Juan Carlos Alduntzin, jefe de gabinete, mantuvieron una reunión con Janez Potočnik y dos miembros de su oficina, reunión en la que, estos últimos, consideraron de gran interés el trabajo que se está llevando a cabo en Gipuzkoa.

Según ha manifestado hoy Iñaki Errazkin, “resulta evidente que en Europa consideran ejemplar el modelo guipuzcoano de gestión de residuos. La Diputación Foral de Gipuzkoa y un sector cada vez más amplio de nuestro territorio están realizando una apuesta correcta, responsable y coincidente con los objetivos, prioridades y criterios establecidos por Europa”.  Es por ello que el diputado de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio hace un llamamiento a la racionalidad y al consenso: “Lo que Europa considera ejemplar no puede convertirse aquí en motivo de confrontación. Lo que en Europa es un ejemplo a seguir no puede ser aquí instrumento para la disputa política. Debemos actuar todos con responsabilidad: instituciones, partidos políticos, medios de comunicación y agentes sociales. Miremos a Europa y saquemos conclusiones”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: