Bideoa

Errausketak nabarmen handitzen du minbizia izateko aukera inguruko herritarren artean

7 Mar

Duela sei urte, 2007an, Gipuzkoako errauskailua Zubietan egitea onartu zuten herrialdeko erakundeek. Inguruko herriei ez ziguten ezer galdetu, ez zuten inongo erreferendumik egin: geure etxe ondoan errauskailua jartzea erabaki zuten, eta errauste planta eraikitzeko prozesu luzearen lehen urratsak ematen hasi ziren.

Hemen gauden alkateok, gure herritarrekiko dugun gure ardurari eutsiz, eta guregana etortzen diren herritarren arduragatik, errausketa plantari buruzko eztabaida publikoan parte hartzera behartuta sentitzen gara.

Hondakinak erretzea pertsonen osasunerako oso arriskutsua da. Errausketa plantek inguruan bizi diren bizilagunen osasuna arriskuan jartzen dute. Hori demostratu dute azkeneko urteotan publiko egin diren ikerketa desberdinek. Errausketa plantek sortzen dituzten keak eta hondakinak toxikoak dira, inguruko herriei erasaten diete eta, horren ondorioz, patologia desberdinen tasak areagotzen dira. Eta demostratua dago ere minbiziagatiko heriotza tasa handiagoa dela erraustegi planten inguruan dauden herrietan.

Azken hilabeteotan errauskailua egiteko lanak geldirik egon dira. Baina inguruko herritarrentzat mehatxua hor dago oraindik ere: ez dugu mamua uxatzea lortu, bertatik bertara dugu, etxe alboan. Horregatik, proiektu hau behin betiko amaitzeko garaia dela uste dugu. Are gehiago, errauskailuen eraginaz egindako azken ikerketaren ondorioei erreparatzen badiegu: Madrilgo Carlos III Institutuko ikerlariek berriki adierazi dutenez, errausketak nabarmen handitzen du minbizia izateko aukera inguruko herritarren artean. Ez da guk esana, ikerlariek esana baizik. Gure herritarrek ez dute halakorik merezi. Inork ez du halakorik merezi.

Gure mezua, beraz, garbia da: errauskailurik ez. Ez Zubietan, ez Zarautzen, ez Tolosan, ez Azpeitian, ez Legazpin, ez Bergaran, ez Beasainen, ez Donostian. Ez dugu errauskailurik nahi; inon ez. Errauskailua ez da inola ere hondakinen arazoaren konponbidea. Are okerrago: ezer ere ez konpontzeaz gain, mehatxua da pertsonen osasunerako eta ingurumenerako. Gipuzkoako jendarte osoari dei zuzena egin nahi diogu, beraz: arduraz joka dezagun denok, kontuan har dezagun ikerlarien iritzia eta utz dezagun alde batera, behingoz eta behin betirako, errausketaren aukera. Dei hori, bereziki, gipuzkoarren ordezkari politikoei eta herrialdeko erakundeei egin nahi diegu: berma ezazue herritarron osasunerako eskubidea eta bukatutzat eman ezazue, lehenbailehen, errauste planta egiteko proiektua, inork ez duelako etxe ondoan halakorik izan nahi eta alternatibak egon badaudelako. Errauskailurik ez: ez Zubietan, ez beste inon.

Sinatzaileak:

Donostiako zinegotzia: Nora Galparsoro
Usurbilgo alkatea: Mertxe Aizpurua
Hernaniko alkatea: Luis Intxauspe
Astigarragako alkatea: Andoni Gartzia
Andoaingo alkatea: Ane Carrera
Zubietako auzo-alkatea: Alazne Olaizola
Lasarteko alkatea: Pablo Barrio

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: