Hondakinak atez ate biltzen hasiko dira Tolosaldeko bost herritan

14 Mar

pnga_erakutsi

2013/02/28 Tolosaldeko Hitza

Tolosaldeko Mankomunitateko eta atez ateko bilketa jarriko duten herrietako ordezkariek agerraldia egin dute Orendainen. Hain zuzen ere, herri hori jo zuten lehen zero zabor herritzat, bertan kudeatzen baitute herrian sortutako hondakin organiko guztia. Jakinarazi dute bide hori bera hartua dutela eskualdeko beste bi herrik —Elduainek eta Orexak—, eta aurki Altzon ere hastekoak direla.

Herri handiagoetan, berriz, atez ateko sistemaren alde egin dute. Hartara, uda aurretik eredu hori jarriko dute martxan Amasa-Villabonan, Zizurkilen, Iruran, Anoetan eta Alegian. Galder Azkue Amasa-Villabonako alkateak adierazi du “eraginkorragoa eta merkeagoa” dela sistema hori, eta hondakinen %80 edo gehiago birziklatzeko aukera ematen duela. Gaur egun, batez beste, zaborraren %34 birziklatzen dute herri horietan.

Martxorako hainbat bilera antolatu dituzte bost herri horietan, sistemari “egokitzapenak” nola egin aztertzeko. Parte hartzera deitu dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: