BESTE HERRITAR BATEN ZALANTZAK…..

27 Mar

HAUSNARKETA TXIKI BAT
Kaixo guztioi.
Hasteko, esan, erabat ados nagoela MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU filosofiarekin. Hori, egin beharreko lehen urratsa dela uste dut. Ez zaizue iruditzen hortik hasi beharko genukeela ingurugiro hobea lortzeko? Airean uzten dut galdera hori. Hala ere, utzidazue idatzi horren inguruko pare bat ideia komentatzen.
Alde batetik, San Franciscoko sistema eta Billabona nahiz inguruko herrietan ezarri nahi den sistema maila berean jartzen ditu idazten ari denak. Goran duzue esteka hau (http://www.sfenvironment.org/zero-waste), sartu eta bota iezaiozue begirada bat . ZERO ZABOR ideia berbera bada ere han eta hemen, ATEZ ATEKO sistema ez da berdina. Ezin ditugu bi egoerak konparatu, nire iritziz, behintzat. Biztanleak ZERO ZABOR filosofiaren alde egongo dira, gehienak behintzat, eta ez, ordea, atez atekoaren alde.
Bestetik, argi utzi nahi dut gizarte eta ingurugiro hobe bat lortzeko ahalegina egiteko erabat prest eta ados nagoela, eta beharrezkoa iruditzen zaidala, gainera. Metodoak sortzen dizkit hainbat zalantza. Norbaitek galdera honi erantzun bat ematen badio, agian beste era batera ikusiko dut asuntoa: Billabona, Zizurkil, Anoeta, Irura eta Alegian ezarriko da, oraingoz, sistema berria, hemen inguruan. Hauei jada ATEZ ATEKOA ezarrita dauden herriak gehitzen badizkiogu, Gipuzkoako biztanleriaren eta azaleraren erdira ere ez gara iristen. Beraz gainerako herri eta hiriek sistema hau ezartzen ez badute, zer egingo dugu bertan produzitzen den %80ko errefusarekin (eta hori, ez da INERTEA)? Edo beste era batera esanda, aipaturiko herriek (Billabona, Zzkil…) sistema berria ezartzen badute, erraustegiaren eraikuntza atzean geratuko al da? Hala bada, atez atekoarekin aurrera!
Hitz testualak: “me encontré con pueblos más limpios que el nuestro”. Egia bada, pozten naiz. Niri ere gustatzen zait neure herria txukun eta garbi mantentzen dela ikustea. Hala ere, hori ez da atez atekoarengatik izango. Sistema honek ez du kaleetako garbitasunaren arazoa konpontzen. Ez dakit zailtzen duen ala ez, baina atez atekoak kaleak garbiago mantentzen laguntzen duela behintzat, ezin esan dezaket. Norbaitek bai? Ez dut uste. Eta ez naiz herriko estetikan sartuko, hori beste batentzat uzten dut.
Nik behintzat ez dut nahi herri txikietako biztanleriak ahalegin hau egitea, ondoren beste herriek egiten ez badute eta erraustegia eraikiko bada. Hori bai, erraustegia egiteko pausuetako bat bada orain eta hemen sistema berria ezartzea, aurrera.
Eta, azkenik, zabor poltsen inguruko gauza pare bat aipatu nahi nituzke. “Bolsas insolidarias, las bolsas de la vergüenza”. Argi dago polemika hau politikarekin dagoela lotua, baina gainera, horrela jarraitzen du gutunak: “Soy perfectamente consciente que la mayoría de los vecinos que las han colocado no lo han hecho con ese propósito, y que se han visto manipulados por un escrito que contenía muchos engaños y mentiras, mientras se ocultaban otros datos reveladores. Ez dakit pertsona hau non biziko den, baino jende askok matxinatzeko modu bat bezala ikusten du, eta ez idatzi horrek burua jan dietelako. Biztanlegoaren zati oso handi batek poltsak zintzilikatzearen aldeko apostua egin du, ez duelako sistema hau aukeratzeko aukerik izan (hala nola, erreferendum baten bidez). Ez dut neuk asmatu, kalean pil-pilean dabilen gaia da eta nonahi entzun ahal izango dugu, baita Billabonan bertan ere, zergatik atera dituen familia batek poltsak leihoetara. Eta gainera, asko eta asko hirugarren adineko jendea da. Behar bada, atez atekoa ez da aukeratu beharreko zerbait, arazo larri bati irtenbidea emateko soluziobidea bada, baina adineko jendearen ikuspuntua errespetagarri bezain ulergarria dela uste dut.
Gutuna baina luzeagoa geratuko zitzaidan, agian, nire iritzia. Erantzun bat eskertuko nuke, eta bat baina gehiago badira, hobe!

Advertisements

Erantzun bat to “BESTE HERRITAR BATEN ZALANTZAK…..”

  1. amasavillabonazz martxoa 28, 2013 at 9:56 pm #

    Kaixo:
    Zuk diozun bezala, munduko hiri eta herri ezberdinetan atez ateko bilketa sistema erabiltzen da. Sistema honek duen abantaila handienetako bat, hauxe da hain justu: sistema IREKIA dela. Hau da, toki, herri edota hiri bakoitzaren beharretara EGOKITZEN dela. Azken finean atez-atekoaren helburu nagusia BIRZIKLAIA TASA GEHITZEA DA.
    Atez – ateko bilketa sistema aurrena martxan jarri zuten herriak Usurbil, Antzuola, Hernani eta Oiartzun izan ziren. Ondoren, Orendain, zero zabor bidean jarri zen. Aurreko astean, Legorreta, Zaldibi eta Itsasondo hasi ziren. Eta datozen hilabete hauetan, Zizurkil, Villabona, Alegi, Anoeta, Irura, Oñati, Bergara eta Legazpi hasiko gara besteak beste. Argi ikusten da joera atez- ateren aldekoa dela. Zenbat eta udalerri gehiago jarri bide honetan, orduan eta zabor gutxiago egongo da. Lehengo urtean, Gipuzkoako 40 udalerrik baino gehiagok egin zuten atez-ateren aldeko hautua.
    Errauskailuarekin duzun zalantzaren arira, lasai egoteko esatera hausartuko ginateke. Hasiera batean, errauskailua 240000t zabor erretzeko diseinatu zen. Gipuzkoan sortzen ari zen kolapso egoera zela eta, 310000t erretzera iristeko beste proiektu gehigarri bat diseinatu zuten. Hasieran aipaturiko 4 udalerri horiek atez-ateko bilketa sistemarekin dabiltzanetik, errauskailuaren proiektua HANKAZ GORA gelditu da. Azken datuen arabera, 2012. Urtean 200000t zabor inguru sortu da Gipuzkoan. Beraz, ERRAUSKAILUA JADANIK EZ DA BIDERAGARRIA!!!!!
    Hemendik aurrera atez-ateko bilketa sistemarekin hasiko diren herri guztietako zabor kopurua kentzen zaionean, BIDERAGARRITASUN EZA oraindik ere handiagoa izango da. Beraz, errauskailua eraikitzearen hipoteka ordaintzeaz gain, zaborra ere erosi egin behar al dugu? Oso argi dago Gipuzkoan ERRAUSKAILUA EZ DELA BIDERAGARRIA, ETA EZ DAGOELA BEHARRIK!!!
    Herrien garbitasunaren harira, ez dakit herri bat edo bestea den garbiagoa, hain da subjetiboa garbitasunarena, egin dezagun bidai bai dagoeneko ezarria dagoen herri horietatik. Baina egia da, atez-ateko bilketa sistemak erabat kontzientziatzen gaituela MURRIZTU-BERRERABILI-BIRZIKLATU bidean, eta beharbada, kaleetan hain erraz lurrera botatzen duguna, bere tokian botatzera bultzatuko gaitu. Bistan da kuestio tekniko honek norbanakoen bizi estiloetan ere aldaketak proposatzen dituela, ezinbestekoa baita, natur baliabideen ustiaketa egokiago batek planteamendu egokiago bat proposatzea eta hor ziur gaude denok (siglak albo batera utzita denok ados gaudena). Odon Elorza berak ez zuen nahi erraustegirik Donostian. Bakartxo Tejeriak berak (Villabonako alkate zela) ere ahaleginak eta bi egin zituen kokapen posible bat Villabona izan zitekeela jakin zuenean. Orduan ere, herri protesta nabarmenak izan ziren. Baita kontenedoreak ezarri zirenean ere.
    Azken egunotan Villabonan zein Zizurkilen eztabaida interesgarria ematen ari da eta ausartuko ginateke beharrezkoa ere badela esatera,bai; posizioak ere garbi daude. Eta honenbestez herritar batek bere ekarpena egin du anonimotasunetik, beste idatzi bati ( hau ere anonimoa) gure zalantzak baditugu ere, azken honen anonimotasunarekin. Eztabaida denak dira interesgarriak baina, honek berak adierazten du arazo bat daukaguna. Azken batean eztabaida garbiki planteatu da azken egunetan: edo orain artean bezala jarraitu nahi dugu,hau da, gutxi birziklatzen eta hondakinak zabortegira eramaten eta erretzen edota beste kultura bat sustatu nahi dugu non hiru r-ak errealitate bihurtuz, birziklatze tasak nabarmen hazkundean jartzen ditugun. Hori lortzen duen edozein proposamen da egokia Zero Zaborren filosofiatik, ez ordea errauskailua eraikitzea beste helbururik (eta bide batez lobbyek dirua irabazi) ez duten ekimenak. Amasa-Villabona Zero Zabor herria izatean kokatzen den proposamen orok bidelagun izango gaituzte. Mila esker zure ekarpenagatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: