Errauste plantako lanen bi kontratutan GHK-k legea urratu zuela sumatu dute

13 Api

(Berriatik hartua)

 

Txosten baten arabera, ingeniaritzako lanak eskuratu zituen RESAk, lehiaketarako pleguak prestatzen aritu ostean

RESA eta IBH ingeniaritza enpresekin kontratuak eteteko asmoa du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa sozietate publikoak. Aste honetan hartu du erabakia, bi kontratazio ikertzeko eginiko txostenak aztertu eta gero; orain Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eman behar dio oniritzia. Bi ingeniaritza horiek kontratatzeko prozeduretan «irregulartasun» ugari jazo zirela azaleratzen dute txostenek, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Partzuergoaren batzarrak txostenei oniritzia emanez gero, kontratuak eteteko prozedura hasiko du GHK sozietateak. Irregulartasunak medio, kontratu horiek zuzenbiderako «erabat ezdeusak» dira, baliogabeak, GHKren txostenen arabera.

Testuingurua
Tamaina handiko obra publikoetan, administrazioek aukera dute obrak zati ezberdinetan emateko. Esaterako, obraren proiektua diseinatzea eman diezaioke enpresa bati, horretarako lehiaketa publiko bat eginda, eta eraikuntza lana eman diezaioke beste enpresa bati, beste lehiaketa publiko baten bidez. Horixe da kasua. Zubietako errauste planta eta haren inguruko azpiegiturak eraikitzeko obra proiektua egiteko, baimenak lortzeko eta obrak ikuskatzeko, lehiaketa bat egin zuen, ingeniaritza bat kontratatzeko. RESA Recuperacion de Energia SAk irabazi zuen, 2008ko uztailean. Eraikuntza obrak, berriz, 2011ko otsailean eman zituen GHK-k —FCC, Serbitzu, Altuna y Uria eta AE&E Inovak osatutako taldeak irabazi zuen lehiaketa—. 6,8 milioi euroko kostua du RESAren lanak; kopuru horretan, 400.000 euro «zerbitzu bereziak» egiteko izango zirela adostu zuten, zehaztu gabe.

Aldi berean, GHK-k beste ingeniaritza bat kontratatu zuen, prozedura osoan kanpoko aholkularitza tekniko bat izateko. IBH Consulting Engineers enpresari eman zizkion lanak. BEZa aintzat hartu gabe, 1,5 milioi euroko balioa duten kontratuak sinatu ditu ingeniaritza horrek, aholkularitza lanak egiteagatik. BEZ gabeak dira kopuru horiek guztiak.

RESAren kontratua

Errauste plantaren obren ingeniaritza lanak egiteko ere lehiaketa publikoa egin zuen GHK-k, eta lehiaketa hori egiteko ere pleguak egin behar ziren; alegia, zehaztu behar zen kontratu horren helburua, zer lan eta nola egin, zer kostu izango zuen, nola baloratu enpresa egokiena… Lehiaketa horren pleguak eta baldintzak prestatzeko lanetan esku hartze zuzena izan zuen RESAk, hasieratik; lehiaketara aurkeztu aurretik, lehiaketaren baldintzak zehaztu zituen. Horregatik, txostenak salatzen du RESAk «bere mesederako» erabili zuela pleguak zehazteko prozesua.

Adibideak aipatzen ditu: GHK-k 2,5 milioi eurotan eman nahi zituen lanak hasieran, eta 6,9 milioitara igo zituen azkenean, RESAren aholkuz; «zerbitzu bereziak» egiteko 400.000 euroko funts gehigarria eranstea ere haren proposamena izan zen —diru horrentzat helbururik zehaztu gabe, txostenak dioenez—; lantaldeak nolakoa izan behar zuen eta zer esperientzia izan behar zuen ere zehaztu zuen RESAk —«berak baldintza horiek betetzen dituela ziurtatuta», dio txostenak—; eta berak erabiltzen ez zituen programa informatiko batzuk pleguetatik kentzea eragin zuen.

Horrez gain, GHKren txostenak nabarmentzen du RESAk beste ikerketa bat egin zuela Gipuzkoako Diputazioarentzat, garai hartan, hondakinentzako kudeaketa ereduak eta azpiegiturak ikertuz. Informazio hori RESAk bakarrik zuela, lehiaketara aurkeztu ziren enpresen artean RESAk abantailak zituela, eta lehiakideen arteko berdintasun printzipioa urratu dela dio txostenak.

Lehiaketan bertan ere irregulartasunak antzeman dituzte: aurkeztutako enpresen gutunak ireki ostean, kontratazio mahaiak erabaki zuen irizpide berri batzuk aintzat hartzea. Horien artean, aurkeztutako langileen esperientzia. GHKren txostenak argitzen du esperientzia aintzat hartzen dela enpresa bat lehian onartzeko edo atzera botatzeko, baina, behin onartuta, esperientziaren irizpideak ezin duela balio enpresa batek besteek baino puntu gehiago eskuratzeko. Gainera, RESAk aurkeztu zuen erantzukizun zibileko asegurua iraungita zegoen, nahiz eta kontratuak agiri bezala jaso zuen, itsatsita.

Hori guztia aintzat hartuz, GHK-k ondorioztatu du RESAk bere alde jokatu zuela lehiaketako pleguak diseinatzerakoan. «Irregulartasun mordoxka bat egin dira, batzuk oso larriak, azkenean eskuratu zuen enpresak eskura zezan esleipena», salatzen du txostenak, eta bi aldeak inplikatzen ditu irregulartasunetan.

IBHren kontratuak

GHK-k bi kontratu sinatu zituen IBH ingeniaritzarekin, aholkularitza jasotzeko. Berez, IBH ingeniaritza izan zen bere burua aurkeztu ziona GHKri; kontratazioari buruzko txostenak dioenez, kontratu formalik gabe ere GHKrentzat lanean hasi zen IBH. Adibidez: GHK-ko administrazio kontseiluak 2008ko urriaren 30ean erabaki zuen lana IBHri ematea. Hala ere, kontratua sinatu aurreko —2008ko iraileko eta urriko— hainbat lan kobratu zizkion lehen fakturan IBHk GHKri.

Lehen kontratu hura zuzenean egin zuten. Kontratua bakar bat egin izan balute, tamainagatik, prozedura armonizatua jarraitu beharko zuketen. Horregatik, kontratua bi zatitan banatu zutela dio txostenak, nahiz arrazoirik ez izan, bi kontratuen helburua bat eta bakarra zelako. Txostenaren arabera, «lehendik hartutako erabakiari babes eta forma legala emateko tresna hutsa» izan zen kontratua bi zatitan banatzea.

Bigarren kontratuan IBHk ez zituen aurkeztu hainbat dokumentu: estatutuak, proposamen ekonomikoa eta kontratatzeko arazo juridikorik ez zuela zioen agiria, besteak beste. Eta proposamen garestiena egin zuen. Hala ere, lehiaketa irabazi zuen. Gainera, IBHk abantaila bat zuela zehazten du GHKren txostenak: aurreko hilabeteetan dagoeneko ari zela lan hori egiten.

Ondorioak

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak oniritzia ematen badie GHKren txostenei, bi kontratuak baliogabe jotzeko prozedura hasiko dute. GHKren esanetan, kalte-ordainik jasotzeko aukerarik ere ez lukete izango enpresek. RESAren kasuan, 6,8 milioi euroko kontratutik 3,36 milioi kobratuak ditu enpresak. IBHk, berriz, 1,5 milioi euroetatik milioi bat kobratu gabe du gutxi gorabehera.

Orain dela bi urte pasatxo lehiaketara aurkeztutako beste enpresa taldeak lehiaketa aurrez lotuta zegoela salatu zuen:

Denuncian trato de favor del PNV a una UTE en la licitación de la incineradora

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: