Bideoa

Atez atekoa martxan jarriko den herrietan gizarteratze prozesuaren “oso balantze positiboa” egin dute

15 Api

Tolosaldeko eta Litzaldeko Hitza 2013/04/15

Hilabete bada jada, Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Alegia eta Zizurkilek bilketa eredu eraginkorrago baten aldeko apustua publikoki egin zutenetik. Herritarrei zuzendutako informazio bilerak burutu dira bost herri horietan, eta Tolosaldeko Zabor Mankomunitateak bileretan izandako herritarren parte hartzeaz “oso balantze positiboa” egin du, “herritarrek informatzeko nahia eta hondakinen gaiarekiko ardura erakutsi baitute”. Gizarteratze prozesuaren garrantzia nabarmen du mankomunitateak: “Herritarrentzat ari gara lanean, herritarrekin egotea ezinbesteko ikusi da erabaki honetan”.

Gizarteratze prozesu horretan, atez ateko bilketa eredua aukeratzearen arrazoiak azaldu dira. Besteak beste, “ingurumenean duen garrantzia, etorkizuneam zabortegiek orain arteko sistemekin jarraituz gero izango luketen eragina, egun udalentzat defizitarioa den eredu honekin jarraitzeak suposatzen duena, baita hondakinak ongi sailkatu ezkero ekarriko lukeen onura bai ekonomiko eta baita ingurumenekoa ere”, azaldu dira. Arrazoien ondoren, atez ateko bilketa ereduaren azalpenak eman dira, eta amaitzeko, herritarren txanda izan da, euren kezka eta zalantzak argitzeko.

Eredu berriak funtzionatzeko “herritarren parte hartzea eta inplikazioa behar dira eta hori ere argi ikusi da informazio bilera hauetan ere”, azaldu dute mankomunitatetik. “Herritarrak birziklatzera bultzatzen ditu sistema honek, eta bileretan herritarrekin ondorioztatu den bezala, guztiok nahi dugu gehiago birziklatzea”.

“Herritarrek eredu berriarekin euren kezka eta zalantzak argitzeko” balio izan dutela bilerek esan dute. Aspektu tekniko eta ekonomikoen azalpenak eman direla, eta herritarrek zein aldaketa suposatuko dien ere ikusi ahal izan dutela gaineratu dute. “Oro har, herritarren partetik bilketa eredu berriarekiko ardura eta konpromisoa azpimarratzen dira. Alde eta aurkako ideiak egon badaude, baina herritarrak egungo egoerak suposatzen duen erronkari eutsi nahi diote, egungo eredua aldatu beharra baitago”.

Herritarrek eduki dezaketen “informazio faltagatik”, atez ateko ereduaren inguruan herriz herri “hainbat kezka errepikatu direnez”, mankomunitatetik eta udaletatik azpimarratu dute, alde batetik, “ez dela multarik jarriko sailkapena gaizki egiten bada eta ondo egin ahal izateko bitarteko guztiak jarriko direla”. Bestetik, “arlo ekonomikoak ere kezkak sortzen ditu; esan behar da, atez ateko sistema merkeena delako jarri nahi dela”. Egun udalek hondakinen inguruan duten zama ekonomikoa murrizteko, “bere bilketa emaitza onengatik, ezagutzen den sistemarik eraginkorrena eta sostengarriena delako aukeratu da atez ateko bilketa eredua”, azaldu dute.

Bileretan oro har “herritarrek gustura egon direla eta emandako informazioarekin asetu direla esan dute”, mankomunitatetik azaldu dutenez. “Informazio guztia mahai gainean jartzearekin, herritarrek zituzten kezkak uxatu dira. Saioek aurrera egin ahala giroa baretzen joan dela ikusi izan da bileretan eta herritarren kezka eta ardurek erantzuna izan dute beti eta hori herritarrek oso ondo baloratu dute”. Beraz, “herritarrek bileren balorazio positiboa egiten duten moduan, udalek eta mankomunitateak ere hala egiten dute”, gaineratu dute.

Behin gizarteratze prozesua amaituta, bilera horietara joaterik izan ez dutenentzat eta informazio gehiago nahi dutenentzat informazio bulegoak ireki dira herritarrentzat. Bertan, herrien azterketak egiten aritu diren taldeko hezitzaileak egongo dira, beharrezko azalpenak emateko.

Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, atez ate, gizartea, gizarteratze prozesua, Hondakinak, irura, Tolosaldeko Zabor Mankomunitatea, zizurkil

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: