Amasa Villabonan da MUNDUMOB ekimena

13 maiatza

MunduMob_irudia
Mundumob, Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Herritarrak printzipio nagusi baten inguruan biltzea da Mundumoben helburua: “Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko bete beharra”. Iraunkortasunaren aldarrikapena da azken finean egingo duguna. Ideia hori lelo nagusian laburtu dugu: “Eman hartu nahi duzun mundua.”

Mezuaren bektore nagusia herritarrek gorpuztuko duten kantu koreografiatu bat izango da. Horrekin batera, eskutik eskura ibiliko dugun mundu bolak lagunduko digu ekimenean emango dugun mezua zabaltzen.

Orain arte egin ditugun ekimenetan bezala, aldarrikatzen dugun baikortasuna eta konpromisoa egongo dira ekimenaren muinean. Aldarrikatzen dugun etorkizun hobeago horren isla izango da ekimena, giro alai, partehartzaile eta ludikoan burutuko duguna.

Ibilbideari dagokionez, maiatzaren 4ean hasiko da Gipuzkoako herririk handienean, Orendainen. Ondo esan dugu bai. Handitasuna ez da bakarrik m2-tan edota biztanle kopuruaren arabera neurtzen. Guk, handitasuna, herritarren bihotzetan eta konpromisoan neurtzen dugu, eta horretan ez daukagu zalantzarik orendaindarrak eredu direla Gipuzkoan eta Euskal Herrian. Lehenengo Zero Zabor herria dugu. Hondakin organiko guztia herrian tratatzen dute ongarri bihurtuz. Ez dute beste herrietara organiko tona bakar bat usteltzera bidaltzen. Mundumoben hasiera Orendainen eginez, guzti horren aitortza egin nahi dugu.

Bukaera ere Gipuzkoako herririk handienean egingo dugu jartzeko gure ekarpena egingo diogu amaiera han emanda. Donostiakoa herrialde mailako ekitaldia izango da.

Koreografiak entseatzeko:

-Amasa-Villabonan maiatzaren 17an, 19:00etan eliz ondoko parkean

Mundumob ekimena Amasa-Villabonan:

-Maiatzaren 19an, 13:30etan eliz ondoko parkean. Dantza eta giro ona, mundu egokiago bat aldarrikatzeko.

Informazio osagarria:  http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekimenak/mundu-mob/

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: